2022ko erremontearen ekipazio ofiziala

2022ko erremontearen ekipazio ofiziala

Urteak daramatza Oriamendi enpresak modalitate hau gizartean ezagutarazteko ardura hartuz eta beti adierazi izan du erremontea Euskal Herriko herritarrengana gerturatzeko aukera sortu nahi duela. Erremontea ezagutu eta erremonteaz goza dezaten.

Euskal kirolaren diziplina tradizional hau, ikuspegi garaikide eta berritzaile batetik bideratu nahi izan dute, ikusle berrientzat erakargarriagoa izango den begirada bat sortu nahiean. Gure kirolak euskal kulturan izan zuen garrantzia berreskuratzea da helburu nagusia. Neguak dagoeneko hiru urte daramatza ekintza hau babestuz eta horri jarraipena emateko zuen bultzada gurearekin bat behar dugu.

Horretarako sortu dugu aukera hau,  jokalariek txapelak irabaztean daramaten kamiseta, orain zure izateko aukera emanez. Pozgarria litzateke denon artean, bertako kirola aurrera eraman eta gozatzen jarraitu ahal izateko aukera izatea eta zer hoberik, dena bertako koloreekin estaltzea baino?

Une honetan erremonteaz gozatzeko dugun ikus leihorik garrantzitsuena Galarreta Jai-Alai pilotalekua dugu. Bertan, gerlariak bailitzan ditugu larunbatero jokalariak, buru belarri Oriamendik antolaturiko jaialdiak momentu ikusgarriz betetzen. Inoiz Erremontearen mundua gertuagotik ezagutzeko informazio gehiago behar baduzu, Oriamendi.eus-en aurkituko duzu.

Gu ere, bertan izango gara zuen zain. 

Zaindu ditzagun bertako kirolak!

Zure erremonteko kamiseta ofiziala nahi?

2022ko Erremontearen Ekipazio Ofizila

Erremonteko kamiseta ofiziala