Kotoi organikozko jantzia.
Jertse zuria, unisexa, GOTS ziurtagiriarekin. Kotoi organikoz egina dago. Kaputxa ehun berekoa da, aurrealdeko estanpazioa uretako serigrafian egina dago, ebaketa ertaina (Medium Fit) eta kanguru-poltsikoa.
Ezin hobea denbora-pasarako jantzi gisa. Erosotasuna, iraunkortasuna eta egunerokotasunerako estilo moldakorra.
Ref: Negua Extreme
Gure jantziak GOTS ziurtagiria duten ehunekin eginak daude, eta jantzi gehienak kotoi organikoz osatuta daude.
Horrez gain, kotoi birziklatu eta poliester birziklatuzko ehunekin ere lan egiten dugu, material arduratsu eta jasangarriagoen alde eginez.
Gure estanpazio guztiak, serigrafiakoak zein inprimaketa digitalekoak, ur-oinarriko tintekin egiten dira; ingurumena gehien errespetatzen duten aukeretako bat izanik.
Gainera, gure jantziak Astigarragan estanpatzen ditugu, Euskal Herrian.
ARROPA NOLA ZAINDU:
Alderantzi garbitu.
Ur hotzean garbitu.
Ez lisatu irudiaren gainean.
Lehorgailua ez erabili.
Lixibarik ez erabili.
Kremailerak itxi.
Garbigailuan ez nahastu material zimurtsuekin.
Fitxa teknikoa
Baliteke ere gustatzea