Futbola, Mundarroren 40.urteurrenean

Futbola, Mundarroren 40.urteurrenean

Mundarroren 40.urteurreneko azken zozketa handia

Bere garaian, herriko gazteei euren herritik atera gabe futbolean aritzeko aukera emateko asmoz sortu zen kluba da Mundarro. Egun, Mundarro K.E.Kirol Kluba, honako jarduera hauek osatzen dute:

  • Eskubaloia
  • Futbola
  • Pilota
  • Saskibaloia
  • Zikloturismoa
  • Judoa
  • Atletismoa

Bertan, 450 kirolarik baino gehiagok hartzen dute parte, eta guztira 500 lagun inguruk  osatzen dute ASTIGARRAGAKO MUNDARRO F.K.E.

Kluba, 1982an jaio zen eta aurten 40 urte betetzen ditu: 1982-2022.

Haien urteurrena ospatzeko, hainbat ekintza antolatu dituzte, bereziki 2022ko maiatzean.

Amaiera gisa, ekitaldirik entzutetsuenetako bat Mundarro futbol zelaian, Zarkumendegin, antolatutakoa izan da, Real Sociedad Fundazioak emandako puzgarriekin eta klubeko kirolari gazteek antolatutako jardueretan parte hartu dutena. Gainera, opariz betetako 5 otarrekin antolatutako zozketa egiteko aukeratutako eguna izan da.

Mundarro KE

Mundarro KE

Mundarro 40.urteurrena

Mundarro FKE