Lehiaketaz haratago: ezagutu NEGUAren unibertsoa

Lehiaketaz haratago: ezagutu NEGUAren unibertsoa

Gure kirolak, gure izaera.

NEGUAn kirola hainbat ikuspegitatik bizi dugu. Kirol-arropa diseinatu eta fabrikatzen dugu, klub eta erakundeekin elkarlanean aritzen gara, gure arropa-bilduma propioak garatzen ditugu eta kirola eta kultura ulertzeko dugun moduarekin bat datozen proiektuetan parte hartzen dugu.

Gure unibertsoa lau zutabetan oinarritzen da.

1. Kirol-arropa

Kirol bakoitzak bere beharrak ditu. Klub bakoitzak, bere nortasuna.

Lehiaketarako, entrenamenduetarako eta paseorako kirol-ekipazioak diseinatu, fabrikatu eta pertsonalizatzen ditugu. Klub, talde eta federazioekin lan egiten dugu, patroiak, ehunak eta diseinuak kirol-diziplina bakoitzaren beharretara egokituz.

Entrenatzaile, zuzendaritzako kide, teknikari eta antolatzaileentzako arropa korporatiboa ere garatzen dugu.

Ezagutu gure kirol-ekipazioak

2. Gure prozesuak

Kirol-arroparen ekoizpena antolatzeko beste modu bat.

Klubei ekipazioen kudeaketan laguntzen diegu, online denda ofizialen eta eskaerapean ekoizteko sistemen (pre-order) bidez.

Prozesu horiei esker, benetako beharren arabera planifika daiteke ekoizpena, familiei erosketak erraztu eta soberakinak murriztu.

Ezagutu Hernaniko klubarekin izandako esperientzia.

3. Kirol-moda

Kirola gure eguneroko bizitzaren parte ere bada.

Egunerokoan janzteko arropa-bilduma propioak sortzen ditugu, gure kirol-diziplinetan, ingurunean eta nortasunean inspiratuta.

NEGUAren izaera entrenamenduetatik eta lehiaketetatik haratago eramaten duten jantziak.

Ezagutu kotoi organikoz eta poliester birziklatuz egindako gure arropa-bildumak.

4. Proiektuak

Arropaz haratago doazen elkarlanak.

Gure balioekin bat datozen kultura-, gizarte- eta kirol-ekimenetan parte hartzen dugu.

Korrika, Albaola eta ikus-entzunezko ekoizpenak bezalako proiektuek diseinua, kultura eta kirola uztartzeko modu berriak esploratzeko aukera ematen digute.

Ezagutu Atlantic Challenge ekimenean izandako elkarlana.

Time to sport. Time to Negua.

Gure kirolak, gure izaera.

Kirol arropa fabrikatzen dugu

Descubre nuestra experiencia de producción responsable con el club Añorga.

Colección de ropa Negua. NG@

ACI Basque Team en el Atlantic Challenge