Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa eta Neguaren arteko lankidetza

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa eta Neguaren arteko lankidetza

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak eta Neguak lankidetza hitzarmena sinatu dute pilotariak janzteko.

Itziar Lete Andonegi, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioko presidentea, eta Ander Zuaznabar, Negua Extreme Sportwear kirol-markaren kudeatzailea, Donostian bildu ziren atzo, hurrengo denboraldietarako kirol-arropa FGPVri emateko lankidetza-hitzarmena sinatzeko.

Sinatutako akordioaren bidez, bi erakundeek lankidetza-konpromisoa berretsi dute, izan daitezkeen premiei azkar eta eraginkortasunez erantzuteko eta euskal pilotaren hobekuntzan eta aurrerapenean elkarrekin lanean jarraitzeko asmoz.

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren helburua Gipuzkoako Lurralde Historikoan Euskal Pilotaren praktika sustatzea, bultzatzea, baimentzea eta antolatzea da. Beraien jarduera-eremuak kirol federatua, eskola-kirola eta jolas-kirola dira.

Ildo horretan, GEPEk oso positibotzat jotzen du Negua kirol-arroparen markarekin egindako aliantza, lanean eta helburuetarantz aurrera egiten jarraitu ahal izateko.