Gipuzkoako pilota selekzioa GRADNI torneoan Neguarekin

Gipuzkoako pilota selekzioa GRADNI torneoan Neguarekin

GRADNI euskal pilota txapelketa 2024

Gipuzkoako Selekzioaren barruan, modalitate guztietako teknikariak eta Gipuzkoako selekzioko 138 pelotari parte hartuko dute GRABNI txapelketan:

EZKERREKO PARETA

  • Eskua

Gizon eta emakumeen artean 30 parte-hartzaile lehiatuko dira modalitate honetan.

  • Gomazko paleta

Modalitate honetan gomazko paletako 20 jokalarik hartuko dute parte.

  • Pala, larruzko paleta eta pala motza

17 izango dira euskal pilota modalitate honetan jokatuko duten pala, larruzko paleta eta pala motzeko pilotariak.

  • Zesta-punta

Kasu honetan, 22 pilotari lehiatuko dira.

  • Egokitua

Modalitate egokituaren barruan 6 pilotarik hartuko dute parte.

TRINKETA

  • Eskua

17 parte-hartzaile lehiatuko dira esku-huskako modalitatean.

  • Paleta argentinarra

Modalitate honetako pilotariek 14 partaide izango dituzte.

  • Larruzko paleta

Kasu honetan, 4 pilotari dituzte modalitate honetan.

  • Xare

8 pilotarik hartuko dute parte Gipuzkoako Xare modalitatean.

Txapelketa martxoaren 19ko asteburuan hasi da, eta handik gutxira geldialdia egingo du Aste Santuko oporrengatik. GRABNI apirilaren 7ko asteburuan itzuliko da, 3. jardunaldiarekin.

Ligaxka amaituta, apirilaren 28ko asteburuan hasiko dira Euskal Pilota Torneoko finalerdiak, Nafarroan eta Errioxan jokatuko dira.

Azkenik, pilota txapelketako final guztiak maiatzaren 5ean jokatuko dira, Arabako egoitzan.

GRABNI Txapelketan Gipuzkoa, Bizkaia, Nafarroa, Araba, Iparralde eta Errioxako selekzioak daude. Txapelketa honetan selekzio bakoitzeko pilotari onenek hartzen dute parte eta zaletuen kategorian izen handiena duen Liga da.

Neguan, euskal kirol marka bezala, euskal pilota babesten dugu, arrazoi honegatik Gipuzkoako Pilota Federazioaren babesleak gara. Federazioak bezala, kirol hau sustatzearen alde gaude pilota erreferentea delako euskal kulturan.