Hilabeteak lanean, ahaleginean eta arraunean.

Hilabeteak lanean, ahaleginean eta arraunean.

BIDEOA

Iaz grabatutako bideo honek gure arraunlariek udazken eta neguan zehar egindako prestaketa lanaren zati bat erakusten du: gimnasioan, aire zabalean, ibaian… dena sasoi betean iristeko helburuarekin.

Orain, udaberriarekin batera, atzerako kontaketa hasi da: Eusko Label Liga eta Euskotren Liga, gizonezkoen eta emakumezkoen liga profesionalak, Euskaditik Galiziaraino Kantauriko hainbat herritan barrena ibiliko dira.

Eta datorrena… hasi besterik ez da egin!